Medikuaren kontsulta, datorren astetik Gizarte Zerbitzuen lokalean

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 9a, 00:00

Gizarte Zerbitzuen lokalean egonen da kontsulta. Argazkia: Goizuetako Udala

Astelehenean hasita, bertan emanen dute zerbitzua, bi hilabete inguruko epean, egungo kontsultaren eraberritze lanak egin bitartean.

Eraberritze lanak hasiko dituzte datorren astean, Goizuetako medikuaren kontsultan. Eta ho­rregatik, lekuz aldatuko dute kontsulta, lanek iraun bitarte­an: Gizarte Zerbitzuen lo­kalean egonen da datorren astelehenetik aurrera; hain justu, Errekaundi pasealekuaren inguru­an, eskolako ataritik Urumea ibaira bidean (Santa Maria kaleko 26garrenean).

Bertan artatuko dituzte larrialdiak, bi hilabete inguruko epean. Hori da lanak burutzeko aurreikusi duten epea.

Medikuaren kontsulta bertara mugituta, Gizarte Zerbitzua ere lekualdatuko dute astelehenetik, epe horretarako. Udaletxeko bigarren solairuan egonen da Gizarte Zerbitzua. Bertara joateko, hori bai, aldez aurretik eskatu beharko da hitzordua, telefonoz, 948 51 08 40 zenbakira deituta.

Medikuaren kontsultaren lekualdaketa gauzatuko da, herriko osasun egoerak hobera egin duen une honetan, Covid-19ari dagokionez. Izan ere, abuztuaren bukaeran 10 egunetan 18 positibo pilatu ondoren, ez da beste kasurik izan abuztuaren 30etik gaur arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!