Goizueta-Hernani autobus zerbitzua, etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko ira. 4a, 00:00

Etzi jarriko da martxan Goizueta eta Hernani arteko autobus zerbitzuko sasoiko ordutegia. Goizuetako irteerak 09:00etan eta 14:45etan izanen dira. Gainera, eskola egunetan, 17:00etan ere izanen da garraioa. Hernanitik, berriz, 12:00etan eta 19:00etan izanen dira irteerak. Eta eskola egunetan, 15:30etan ere egonen da autobusa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!