Udalak azken aste honetan mezua luzatu die goizuetarrei. Zehazki, txakurrak dituzten herritarrengan jarri du fokua. Adierazi du, azkenaldian, herrian zikinkeria eta animalien kakak azaldu direla eta, beraz, herrian ongizatea lortze aldera, txakurrak lotuta eramateko eskatu die Goizuetakoei. Horrekin batera, kakak eta sortutako hondakinak jasotzeko ere esan die. Modu horretan, herriko kaleak garbi mantenduko dira eta bizilagunen kexarik ez da izango. Gero, horretarako zehaztutako zakarrontzira bota beharko dira.
Hori guztia errazteko, Udalak poltsak utzi ditu txakurrak dituzten herritarren esku. Eskuragarri daude, nahi izanez gero, udaletxean bertan.