Anbulantzia berria, Goizuetako suhiltzaile boluntarioentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 20a, 00:00

54.000 kilometro ditu anbulantzia honek.

5 urte eta 54.000 kilometro dituen Mercedes markako ibilgailua erabili ahalko dute suhiltzaileek, 2026ko abuztura arte. 

Nafarroako Gobernuak duela gutxi anbulantzia utzi dio Goizuetako suhiltzaile boluntarioen parkeari, Goizuetan eta Aranon larrialdietako garraio sanitarioaren zerbitzua emateko asmoarekin.

Anbulantzia honek aurrekoa ordezkatu du, gehieneko epea gainditu ondoren. Izan ere, anbulantziek matrikulako egunetik 10 urte bitarteko bizitza izan ohi dute; eta aurrekoak, aldiz,  epea pasata zuela ziurtatu dute.

Horrekin batera, utzitako anbulantzia Nabaskozeko suhiltzaileen eskualdeko parkekoa dela jakinarazi dute, «han berri bat izango baitute». 2026ko abuztura arte izango dute anbulantzia herrian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!