Nafarroako hainbat herrik, dirulaguntzak

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 19a, 00:00

568,27 euroko dirulaguntza jasoko du Goizuetak. Argazkia: Erran

Adinekoen elkarteek Eskubide Sozialetako Departamentuaren dirulaguntzak hartuko dituzte.

Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialeko Departamentuak helburu du adineko pertsonen partehartzea eta gizarte ekintza sustatzea. Horretarako, zahartze aktiboa indartzea eta boluntariotza sustatzea jomuga duten hainbat programari dirulaguntzak banatuko dizkie. 
Batetik, boluntariotza sustatzeko, Bortzirietako Elkarrizan laguntza emaile taldeari, 743,99 euro emango dizkio Departamentuak. Eta, bestetik, lurraldeko adinekoen zahartze aktiboa indartzeko, Global Adinekoen Programaren barruan, jubilatuen eta pentsionisten Nafarroako 8 elkarteri banatuko dizkie dirulaguntzak. Horien artean dago, hain justu, Goizueta elkartea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!