Hodei Lujanbio goizuetarrak irabazi du 2021eko Navartrail txapelketa. Izan ere, Navartrail kopako bost lasterketetan lortutako emaitza paregabeek eman diote Nafarroako Kopako garaipena, goizuetarrari. Hori horrela, denboraldi bukaeran eginen den Atletismoaren Galan jasoko du merezitako garaikurra.