Bertso saio berezia eta gertukoa, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2021ko abu. 16a, 00:00

Maialen Lujanbio eta Jon Maia, bertso saioan.

Bertso txiki infernu haundi bertso saioa izan zen ostiralean, Goizuetan. Maialen Lujanbio eta Jon Maia izan ziren bertsotan; eta Unai Elizasu, berriz, gai jartzaile lanetan aritu zen. Goizuetako txokoetako irudiek lagundu zuten gaia zehazten. Horregatik, giro berezia sortu zen Ikastolako tabernan, goxoa eta gertukoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!