'Festamentua' dantza ikuskizuna eskaini zuen Tio Teronen Semeak taldeak, Goizuetan, udako kultur programazioaren barruan. Hileta xelebrea irudikatu zuten, eta umorea eta dantza izan ziren protagonista, zuzeneko musika lagun, Felix Loiarteren argazkietan ikusi daitekeen bezala.