Dantza ikuskizun umoretsuaz gozatzeko aukera izan zuten goizuetarrek, joan den igandean, emanaldiaren muina hileta bat izan arren. Hilkutxaren bueltan elkartu ziren 12 dantzari, Tio Teronen Semeak taldearen Festamentua ikuskizunean: koadrila bat, gertatutakoa ulertu nahian eta hori aldatzeko esperantzarekin, alde batetik bestera noraezean. Xelebrea izan zen hileta, eta dantzak eta umoreak hartu zuten protagonismoa, zuzeneko musikak lagunduta, eskolako patiora gerturatu ziren herritarren gozamenerako.