Gaur daukate odola emateko zita goizuetarrek, herrian bertan. Izan ere, autohemotekarekin etorriko da Nafarroako Odol eta Ehun Bankua, eta arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara izanen da odola emateko aukera. Horretarako, aldez aurretik eskatu behar da hitzordua, 848 42 05 73 telefonoan edo adona.es webgunean. Medikuaren kontsultan eginen diete harrera odol emaileei, eta Plazan izanen dira estrakzioak.