Tio Teronen Semeak taldearen dantza emanaldia, igande honetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 29a, 00:00

Ur txirristan ederki pasa zuten goizuetarrek. Argazki: Igaratza Apezetxea

Eguerdiko 12:00etan hasiko da saioa, eta abuztuaren 13an bertso saioa izanen da.

Uztailean, Goizuetan bertan be­hera utzi zituzten kultur agendako bi ekitaldi: Umore Ona dantza taldeak eskaini behar zuen emanaldia, eta Karmen bez­perako gaueko ospakizuna: Baina abuzturako, prestatu dituzte bi saio, udako agendaren baitan. Tio Teronen Semeak dantza tal­dea etorriko da igan­de honetan, abuztuaren 1ean; eta emanaldia eskainiko du eguer­diko 12:00etan. Abuztuaren 13ra­ko, berriz, Bertso txiki, infernu handi saioa antolatu du­te, arratsaldeko 19:00etan hasita. Pasa zen larunbatean, ur-txirristarekin eman zioten hasiera, udako kultur agendari

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!