Hodei Lujanbio goizuetarrak bigarren amaitu zuen, Basque Ultra Trail Series lasterketaren barruan egin zen Buts Txiki lasterketan. Andoin eta Antsoain arteko 75 kilometroak eta 3.950 metroko desnibel positiboa, 08:24:20ko denboran egin zuen goizuetarrak.