Buruz Buruko Txapelketaren prebia jokatzen ari da Aritz Zubiri goizuetarra, beste zazpi erremontistarekin batera. Bi multzotan ari dira, eta multzo bakoitzeko onenak eginen du aurrera. B multzoan ari da goizuetarra, eta orain arte, jokatutako bi partiduak irabazi ditu: 30-22 nagusitu zitzaion Martirenari, eta 30-25 Larrañagari. Hori horrela, Zaldua IIren kontra jokatuko duen partiduan erabakiko da zein sailkatuko den, biak irabazi baititu Zalduak ere. Bihar arratsaldean daukate hitzordua, 16:30etan, Galarreta frontoian.