Ur-txirrista, larunbat honetan azkenean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 22a, 00:00

Osasun egoeragatik atzeratu zuten aurreko astean, eta etzi paratuko dute, arratsaldeko 15:00etatik aurrera. 

Herriko Covid kasuak eta konfinamenduak kontutan hartuta, osasun egoeragatik atzeratu zuten ur-txirrista, aurreko larunbatean paratu behar zutena. Eta jarri dute data berria: larunbat honetan izanen da.


Arratsaldeko 15:00etan hasi, eta hiru orduz izanen dute herritarrek ur-txirristaz gozatzeko aukera, 18:00ak arte. Goiko Ittu­rritik Klaudioren etxera doan zatian paratuko dute ur-txirrista, hain justu.


Ondorioz, bidea itxita egonen da ibilgailuentzat, larunbatean, eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Oinez pasatzeko izanen da aukera.

Tio Teronen Semeak dantza taldea, hurrengo igandean
Ur-txirristarekin, hasiera emanen diote udako kultur agendari, Goizuetan. Izan ere, bertan behera geratu ziren aurreneko biak, osasun egoeragatik: Umore Ona dantza taldeak uztailaren 10ean eskaini behar zuen emanaldia, eta hilaren 15ean ospatu behar zuten Karmen bez­perako gaua.


Abuzturako prestatu dituzte, udako agendako beste bi saioak. Tio Teronen Semeak dantza tal­dea etorriko da hurrengo igan­de­an, abuztuaren 1ean, eta emanaldia eskainiko du eguer­diko 12:00etan. Eta abuztuaren 13rako, Bertso txiki, infernu handi saioa antolatu du­te, arratsaldeko 19:00etan hasita

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!