Karmen bezperako afaria, etzi

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 13a, 00:00

Goizuetan Karmen bezperako afari herrikoia eginen dute 20:30ean, etzi uztailaren 15ean. Lagun talde bakoitzak bere afaria eraman beharko du. Ondotik, sua piztuko dute urtero bezala, baina distantziak mantenduz eta segurtasun neurriak hartuz. Honez gain, ur-txirrista eginen dute larunbatean herrian. Uztailaren 17an, 15:00etatik 19:00etara, gazteek eta ez hain gazteek kalean jarriko duten txirristaz gozatu ahal izanen dute.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!