Larrate Trail mendi lasterketa irabazi du Hodei Lujanbiok, Zarrakaztelun

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 7a, 00:00
Hodei Lujanbio, Larrate Trailen.

Navartrail koparako puntuagarria zen, eta lidertza sendotu du goizuetarrak, Faltzesen jokatuko den Pilon Trail lasterketaren faltan.

Pasa den igandean, III. Larrate Trail mendi lasterketa jokatu zen Zarrakaztelun, eta Hodei Lu­janbio goizuetarra nagusitu zen, 22 kilometroko proban.

Lujanbiok, ordubete, 33 minutu eta 32 segundu behar izan zituen lasterketaren ibilbidea osatzeko. Bigarren postua Ibai Makazaga oriotarrak eskuratu zuen, goizuetarra baino bost minutu eta 10 segundu beranduago helmugaratuta; eta Markina-Xemeingo Arkaitz Galindez izan zen hirugarren, sei minutu eta 21 segundura.

Gainera, Navartrail kopara­ko laugarren proba puntuaga­rria zen Larrate Trail, eta dagoeneko berak zeukan lidertza sendotu du korrikalari goizuetarrak, abuztuan Faltzesen jokatuko den Pilon Trail lasterketaren faltan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!