Lehen jaunartzeak izan ziren, igandean

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 3a, 00:00

Guztira, sei goizuetarrek egin zuten lehen jaunartzea.

 Joan den igandean, lehen jaunartzeak izan ziren Goizuetan. Denera, sei gaztetxok egin zuten eukaristiako sakramentua, lehen aldiz. Normalean, maiatzean izaten dira, baina egungo osasun egoera dela eta, aurtengoan ere ekainean izan dira.

Dotore jantzi eta goiz ederra bizi zuten guztiek, lagunartean eta familiartean. Meza entzun eta argazkia atera zuten gero, guztiek elkarrekin, elizan bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!