Sinadura biltzen ari dira garraio publikoaren alde

Kronika - Erredakzioa 2021ko uzt. 1a, 00:00

Goizuetako bizilagunak garraio publiko duinaren alde sinadurak ari dira biltzen, Nafarroako Parlamentuan datorren asteartean aurkezteko. Iruñea-Leitza- Goizueta-Hernani autobus zerbitzua hobetu nahi da ekimenarekin; ordutegi gehiago, asteburuko zerbitzua, eta Iruñearekin konexioa. Mendialdeko azokan ari dira sinadurak biltzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!