Ikasturte amaierako erakustaldia egin zuen Hip-Hop taldeak

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 29a, 00:00
Behin emanaldia amaituta argazkia atera zuten.

Hip-Hop dantza ikastaroaren kurtso bukaerako emanaldia eskaini zuten herriko gazteek pasa den ostiralean. Ikasturtean zehar ikasitako pauso eta mugimenduak plazaratu zituzten hogeiren bat neska-mutilek. Aurtengo urtea ez da erraza izan, baina azkenean euren lana erakusteko aukera izan zuten herritarren aurrean. Hainbat dantza eta doinuekin herriko plaza eta hurbildutakoak alaitu zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!