Ekainaren 19an, Goizuetan giro paregabea nabari zen kaleetan barrena. Izan ere, etorkin eguna ospatu zuten, heldu, gazte eta etxeko txikiek, eta nola ospatu gainera. Goizaldean poteoa egin ostean, bazkari eder baten bueltan bildu ziren denak, bakoitzaren pasarteak kontatuz. Topa ere egin zuten, etorkin eguna ospatzeko. Antolatzaileek, azaldu zuten, egun zoragarria izan zela, «errepikatzekoa» hain justu.