Mendialdeko azoka ibiltaria gaur, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 27a, 00:00

Iritsi da azkenean, ekainaren 27a, eta horrekin batera, Mendialdeko azoka ibiltaria helduko da Goizuetara. Goizeko 10:30etatik aurrera egonen da aukera bertaratzeko, eta eguerdiko 14:00ak arte izanen da bertako produktuak erosteko aukera. Goizuetako kaleetan barrena izanen da azoka, eta erosgai egonen dira: bitxiak, garagardoa, eskulanak, gazta, barazkiak, taila, olioa, eztia, patea, ukenduak, betizua, kamisetak, mermeladak, larrua, zeramika, telazko osagarriak eta zapatak, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!