Musika eta dantza gozagarri Trikidantzekin, goizuetarrek

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 21a, 12:26

Trikidantz taldeko kideak, larunbateko emanaldian. Argazkia: Felix Loiarte

Udako kultur agendari hasiera emateko, kontzertua eskaini zuen Trikidantz taldeak, Goizuetako eskolako frontoian. Eta emanaldi ederraz gozatu ahal izan zuten herritarrek, Felix Loiarteren argazkietan ikus daitekeen bezala. Musika, dantza eta koloreak nahastu zituzten, segurtasun tarteak errespetatuz frontoia bete zuten ikusleen aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!