Goizuetan gaur zortzi, Mendialdeko Azoka Ibiltaria

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 20a, 00:00

Duela bi aste Leitzan izan ondoren, Goizuetan eginen du hurrengo geldialdia, Mendialdeko Azoka Ibiltariak. Gaur zortzi izanen da, ekainaren 27an; eta herrian paratuko dituzte postuak eskualdeko nekazari, ekoizle eta artisauek, mota guztietako produktuekin: ardi eta ahuntz gaztak, taloak, fruta eta barazkiak, arrautzak, txokolatea, ogia eta opilak, yogurta, betizu haragia eta txorizo ekologikoa, garagardoa, ardoa, patea, olioa, eztia...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!