Pasa den urteko etenaldia eta gero eta ia bi urte igaro ondoren, Goizuetan, gaur larunbatean, ospatuko dute hirugarren aldiz, kanpotik Goizuetara etorritakoak mahaiaren bueltan elkartzeko Etorkinen Eguna. Oxeguardan eginen dute bazkaria eta hainbat 'etorkin' elkartuko dira egun ederra pasatzeko lagunartean.
2018an ospatu zuten Etorkinen Eguna aurrenekoz, eta segida eman zioten hurrengo urtean; baina pandemiak etena eragin zuen joan den urtean. Ez dute eten hori gehiago luzatu nahi izan: «Etorkinen Eguna berreskuratzea erabaki dugu, berriz ere Goizueta betetzeko etorkinen alaitasunarekin», diote. Izan ere, nabarmendu dute etorkinak «ttirriki-ttarraka» bai, baina banaka ez direla etortzen herrira.
Horregatik, denak animatu dituzte parte hartzera: «animatu zaitezte, segurtasun neurri guztiak errespetatuta, ederki pasako dugu eta!».