Larunbat honetan emanen diote hasiera Goizuetan, udako kultur agendari; eta giro ederrean eginen dute, gainera: Trikidantz taldearen kontzertua izanen da, arratsaldeko 19:00etan hasita, Xalto eskolako frontoian.
Goizuetarren bizitzak goxatzeko asmoz etorriko da talde nafarra, bere disko berria aurkeztuko baitu kontzertuan: Bizitzaz goxatu. Sorpresa bat ere izanen da gaurko kontzertuan, aurreratu dutenez. 2020ko urrian argitaratu zuten diskoa. Iturenen sortu zen Trikidantz, eta Aurtitz, Baztan eta Iruñeko bost musikarik osatzen dute.
Sarrerak salgai, Estankoan eta Amaia kafetegian
Kontzerturako azkeneko sarrerak, 5 euroan daude salgai, Estankoan eta Amaia kafetegian.