Etenaldi luzea dira bi urte, gustura egiten diren gauzetan. Baina hemen da Etorkinen Eguna, berriro ere. Larunbat honetan ospatuko dute, hirugarren aldiz, kanpotik Goizuetara etorritakoak mahaiaren bueltan elkartzeko. Oxeguardan eginen dute bazkaria, eta bertan egon nahi duenak, izena eman behar du aldez aurretik: Amaia kafetegian dago apuntatzeko zerrenda, eta biharkoa da azkeneko eguna, horretarako.
2018an ospatu zuten Etorkinen Eguna aurrenekoz, eta segida eman zioten hurrengo urtean; baina pandemiak etena eragin zuen joan den urtean. Ez dute eten hori gehiago luzatu nahi izan: «Etorkinen Eguna berreskuratzea erabaki dugu, berriz ere Goizueta betetzeko etorkinen alaitasunarekin», diote. Izan ere, nabarmanedu dute etorkinak «ttirriki-ttarraka» bai, baina banaka ez direla etortzen herrira. Horregatik, denak animatu dituzte parte hartzera: «animatu zaitezte, segurtasun neurri guztiak errespetatuta, ederki pasako dugu eta!».