Beheko Landako pabimentazio lanen %53 ordaintzeko, dirulaguntza eman du Gobernuak

Kronika - Erredakzioa 2021ko eka. 10a, 00:00

Denera, 159.842,89 euroko kostua izan zuten lanek, aurreikusita zegoena baino 11.246 euro gehiago. Gobernuak, diruz langundu du Goizueta.

Goizuetako Beheko Landako pabimentazio lanak bukatu zituzten joan den urteko martxoan. Horrez gain, makinak bertan zeudela aprobetxatuz, inguru horretan hobekuntza gehiago egin zituzten. Hori horrela, aurreikusita zegoena baino kostu altuagoa izan dute lanek. Zehazki, 159.842,89 euroko gastua izan dute obrek, zehaztuta zegoena baino 11.246 euro gehiago. Izan ere, zati gehiago pabimentatu zituzten, eta gerora ur-sanemanedua erraztuko zuen zenbait lan ere egin zituzten; hala nola, Santa Maria auzoraino heltzea hornidura-hodi berria.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuak pabimentazio lanen %53 ordaintzeko dirulaguntza eman du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!