GoizuKoop kooperatiban bazkide berriak egiteko azken eguna igandea da, ekainaren 12a. Orain arteko baldintza berak izango dira aurtengo bazkidetzan, 90 euroan. Amaia kafetegian, Zubidendan eta Estankoan daude inprimakiak: hori bete eta bertan utzi behar dira.