Etxez-etxe banatu dute Xapo aldizkariaren azken alea. 20garren zenbakia izango da orain argitaratu berri dena. Besteren artean ondorengo gaiak jorratu dira: Goizuetan bizitzea erabaki duten zenbait emakumeren kontuak, Minondoren gutunak, Arainburu mendi taldea, eskolako ikasleen ekarpena, Ibanen Abu Dhabiko esperientzia, Iñakiren begiekin Goizueta iruditan, eta beste hainbat kontu jaso dira.