Igande honetarako prestatu du hurrengo irteera, Arainburu Mendi Taldeak. Eta oraingoan, Alkainzuriainen eginen dute, goizeko 09:30etan herriko plazatik abiatuta. Parte hartzeko, izena eman behar da aurretik: Elena estankoan, edo whatsapp bidez 677 632 395 telefonoan. Bederatzi kilometroko ibilbide erraza izanen da, eta hiru taldetan banatuta osatuko dute.