Bihar arte izenematea, jarduera fisiko egokituan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 27a, 00:00

Maiatzetik uztailera, astelehen eta ostegunetan izanen dira saioak, 65 urtetik gorakoei zuzenduta, Dantzetako lokalean.

Jarduera fisiko egokitua eskainiko dute Dantzetako lokalean, maiatzetik uztailera bitartean, 65 urtetik gorakoei zuzenduta. Astelehen eta ostegun goizetan eginen dituzte saioak, 09:30etan hasi eta 10:30ak arte.

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du, Leitzako Udalarekin eta Anikote Kirol Zerbitzuarekin batera; eta aurreratu dutenez, segurtasun neurri guztiak beteko dituzte.

Ikastaroan parte hartzeko, hori bai, aldez aurretik eman beharko da izena, eta bihar da azkeneko eguna: 948 51 07 19 telefonora deitu behar da. 50 eurokoa da ikastaroaren prezioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!