Jarduera fisiko egokitua 65 urtetik gorakoentzat, maiatzetik uztailera

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 25a, 13:02

Jarduera fisiko egokitua egiteko aukera eskaini diete 65 urtetik gorako goizuetarrei. Leitzako Udalak, Leitzako, Goizuetako, Aresoko eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Anikote Kirol Zerbitzuak babestu dute ekintza, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Apirilaren 28 baino lehen egin behar da inskripzioa 948 51 07 19 telefono zenbakira deituta, eta matrikulak 50 euroko kostua du. Horrez gain, saioak astelehenetan eta ostegunetan izanen dira, 09:30etatik 10:30etara bitartean, Goizuetako dantzetako lokalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!