Bertan behera gelditu da Goizutrail lasterketa

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 22a, 00:00

Zazpigarren edizioa izango zen aurtengoa, baina koronabirusak galarazi egin du lasterketa egitea. 

Maiatzaren 15ean zen egitekoa, aurtengo Goizutrail mendi lasterketa. Zazpigarren edizioa izango zen aurtengoa, baina egungo osasun egoera dela eta, bertan behera uztea erabaki dute arduradunek. Joan den urtekoa ere bertan behera gelditu zen, arrazoi beragatik. «Orain zaindu eta 2022an indartsuago itzuliko gara!», azaldu dute arduradunek. Dirua itzuliko diete, izena eman zuten herritarrei Antolatzaileek azaldu dute orain arte izena eman duten korrikalariei dirua itzuliko dietela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!