'Mimukai' proiektuaren parte hartze saioa apirilaren 22an, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 17a, 00:00

Mimukai proiektuaren baitan, parte hartze prozesua jarri da abian, eta hainbat saio antolatu dira Nafarroan. 'Coworking' gunearen diseinua da lantzen ari den gaia, eta Goizuetan apirilaren 22an eskainiko da saioa. Hala ere, saio hauetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da eta bi modu daude: mimukai@cederna.es helbidera idatzita, edo 617 609 328 zenbakira WhatsApp bidez mezua bidalita. Antolatzaileek azaldu dute, aforoa mugatua izango dela, eta segurtasun neurri guztiak bermatuko direla. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!