Iker Salaberria gaur, Azkoitian

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 16a, 00:00

Gaur gaueko 22:00etan, Iker Salaberria goizuetarrak promozioko binakako txapelketan, semifinaletako ligaxka hasiko du. Etb1en eskainiko dute partidua eta Iker Salaberriak Oier Etxebarria izango du bikote, eta Zabala eta Erostarberen aurka jokatuko dute, Azkoitian. Ligaxkan 3 partidu jokatuko dituzte, eta finalerako txartela lortu nahi dute. Gogo haundiarekin jokatuko dute gaur, aurreko fasean, 14tik 13 partida irabazi ondoren. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!