Arainburura mendi irteera larunbat honetan, Umore Ona mendi taldeak

Kronika - Erredakzioa 2021ko api. 7a, 00:00
18,37 kilometroko ibilbidea egingo dute larunbatean, goizuetarrek.

Larunbat honetan, Arainburura mendi irteera antolatu da, eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da estankoan apuntatuz edo 677 632 395 whatsappera idatziz. 

Goizuetako Umore Ona mendi taldeak, Arainburura mendi irteera antolatu du larunbat honetarako. Irteera goizeko 08:00etan izanen da, Herriko plazatik. Eta Umore Ona mendi taldekoek azaldu dute, 4-5 orduko mendi buelta izanen dela. 

Irteera honetarako, hainbat baldintza ezarri dituzte, eta haietako batzuk hauek dira: talde ezberdinak eginen dira «36 lagunera mugatuta» diote mendi taldekoek. Ibilaldian parte hartzeko Goizuetako Elena estankoan eman daiteke izena edo 677 632 395 telefonora whatsapp bat bidalita. Horrez gain, bakoitzak bere hamaiketakoa eraman behar du, eta jakinarazi dute, oso garrantzitsua dela jatekoa eta edatekoa eramatea. 

Hainbat segurtasun neurri ere ezarri ditu Goizuetako Umore Ona mendi taldeak larunbaterako, bizi dugun osasun alarma dela eta, eta honakoa azaldu dute: «musukoa eraman beharko da segurtasun neurriak mantendu ezin diren uneetan erabiltzeko, eta horrez gain, antolatzaileak ez  gara kargu egiten gertatu daitezkeen ezbeharrez». 

18,37 kilometroko ibilbidea eginen dute larunbatean goizuetarrek, Arainburura. Eta adituen arabera Arainburu mendiaren zailtasuna «zaila» da. Hala ere, animatzeko deia luzatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!