Hasi da mendi lasterketen denboraldia Nafarroan, eta aurreko igandean jokatu zen Betagarri Trail izenekoa, Antzinen: Nafarroako Txapelketa ere jokoan zegoen bertan. Partehartzaileen artean izan zen Hodei Lujanbio goizuetarra, eta onenen artean sailkatu zen: laugarren izan zen, 1:43:06 denboran osatuta ibilbidearen 23 kilometroak. Proba bukatu zuten 221 partehartzaileen artean, beraz, soilik izan zituen aurretik podiuma osatu zituen hirurak: Alvaro Ramos (1:39:18), Ion Ridruejo (1:40:03) eta Ion Sola (1:40:52).
Horrela, primerako hasiera eman dio Lujanbiok denboraldiari, aurreko urtean aurrerapauso haundia eman eta sekulako mailan aritu ondoren.