Zenbait motorzaleri salaketa, Mandoegi gainean ibiltzeagatik

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 30a, 00:00
Mandoegi gainean zebiltzan zenbait motorzale, igandean. Argazkia: Foruzaingoa

Igandean jarri zien salaketa Foruzaingoak, tontorrean motoan zebiltzan zenbaiti, debekatua baitago.

Nafarroako Foruzaingoak aditzera eman zuenez, salaketa jarri zien igande goizean, Mandoegiko gainean, zenbait motorzaleri. Tontorrean bertan zebiltzan motoekin, mendian barrena, eta legez debekatuta dago hori. Horrela, Foruzaingoko Ingurumenaren Babeserako atala bertaratu zen, eta salaketa jarri zien motorzaleei.

Nafarroako 36/1994 Foru Dekretuaren arabera, debekatuta dago mendian barrena ibiltzea, ez bada errepideetan, bi metro edo zabalagoak diren landa bideetan, su-ebakietan edo egurra ateratzeko bideetan. Eta bidearen zabalera bi metro baino zabalagoak diren zenbait bidetan ere, debekatuta dago ibiltzea, administraziok hala erabakita.

Foru Dekretu horren arabera jarri die salaketa Foruzaingoak, Mandoegin zebiltzanei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!