Odol ematea, gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 22a, 00:00

Nafarroako odol emaileek, odola emateko zita jarri dute gaur Goizuetan. Arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara bitartean egongo da aukera. Harrera, Mediku Kontsultan egingo da eta odol ematea berriz plazan. Antolatzaileek azaldu dute, eskatutako hitzordua daukatenak onartuko direla bakarrik.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!