Datorren astean, Nafarroako odol emaileek, odola emateko zita jarri dute Goizuetan. Arratsaldeko 17:30etatik 20:30etara bitartean egongo da aukera. Harrera, Mediku Kontsultan egingo da eta odol ematea berriz plazan. Antolatzaileek azaldu dute, eskatutako hitzordua daukatenak onartuko direla bakarrik. Horretarako, 848 420 573 telefonora deitu daiteke, edo www.adona.es-en sartu eta bertan hitzordua eskatzeko aukera ere badago. Koronabirusaren aurreko prebentzio neurriak irakurtzeko gomendioa ere luzatu dute.