'40 urte eta aldapan behera niek!' hilaren 27an Goizuetan, eta sarrerak jadanik salgai

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 19a, 00:00

Barre Librea saioko Txikik eskainiko du, martxoaren 27an bakarrizketa, Goizuetan.

Martxoaren 27an, arratsaldeko 18:30etan, 40 urte eta aldapan behera niek! bakarrizketa eskainiko du Barre Librea saioko Txikik. Sarrerek 5 euro balio dute, eta dagoeneko erosi daitezke, Goizuetako estankoan. 

Martxoko azken astebururako, bakarrizketa bat antolatu dute Goizuetako Udaletxeko Ganbaran. Barre Librea saioko Txikik eskainiko du, 40 urte eta aldapan gora niek! bakarrizketa umoretsua, eta arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera. 

Sarrerek 5 euro balio dute, eta salgai daude dagoeneko, Goizuetako estankoan.

 

Bakarrizketa umoretsua

Txikik, martxoaren 27an eskainiko duen bakarrizketa umoretsu honetan, hainbat bizipen kontatuko ditu; 40 urteak beteta edukiz gero, eta «bizitzako aro berri batean sartu zarela oraindik onartu ez baduzu, honako tes­ta erantzun: Supositorioen be­lau­naldikoa zara? Goenkale 20 urtetan zehar ikusi duzun eus­kal­dun peto-peto horietakoa zara? Parrandan irten eta bigarren tabernan eserita zaude? Ez dituzu parrandako abestiak eza­gutzen? Su ta Gar entzuteari utzi eta Erramun Martikorena aditzera pasa al zara? Poteatzera beharrean, herriko kafetegian pasatzen duzu arratsaldea lagunekin? Kañak edan ordez, te roibos edaten hasi zara? Jaietako gazte bazkarian zaharra sentitzen zara? Dagoeneko txikitako kontuak behin eta berriz errepikatzen al dituzu? Etxean telebistari mintzatzen hasi al zara? Oteiza baino marmartiagoa bihurtu al zara? Guraso bihurtu zara?». 

Bakarrizketa eskainiko duen Txikik dio, 10etik 5 baiezko erantzunez gero; «Santa sekulan pentsatuko ez zenuen 40 urteko pertsona heldu batean bihurtu zara». Horrelako bizipenak eta beste hainbat gehiago entzun nahi izanez gero, Txikirekin batera barre algara festan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi izan dute antolatzaileek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!