Bi lagun zaurituta Goizuetan, kotxe istripu batean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 16a, 00:00

Astelehen gauean gertatu da istripua, Na-4150 errepidean 20garren kilometroaren parean.

Kotxe istripu baten ondorioz, bi lagun zauritu ziren astelehen gauean Goizuetan, Na-4150 errepidean, 20garren kilometroaren parean. Hiru lagunek izan zuten istripua, baina bi eraman zituzten Donostiako ospitalera bi anbulantziatan.

Goizuetako suhiltzaile boluntarioen anbulantzian eraman zuten horietako bat, eta Leitzako 'Baztan-Bidasoa' anbulantzian bestea. Lanean aritu ziren istripua gertatu zen tokian, Goizuetako suhiltzaileak, osasun etxeko guardiako medikuak, Baztan-Bidasoa anbulantzia eta Foru Polizia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!