4,9 kilo lehergai aurkitu dira Goizuetako kobazulo batean

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 10a, 00:00

Bi espeleologok 49 amonita-kartutxo aurkitu zituzten Goizuetako meategi abandonatu batean.

Goizuetako kobazulo batean 4,9 kilo lehergai atzeman ditu Guardia Zibilak, bi espeleologok abisua eman ondotik.  Izan ere, bi espeleologok kartutxoak aurkitu zituzten bertan, gaur egun abandonatuta dagoen meategi batean. Akelar Espeleologi Taldeko kideek aurkikuntzaren berri eman ondotik, Guardia Zibilaren GEDEX (Lehergailuak Indargabetzeko Espezialista Taldea) taldeko agenteek hartu zuten lanaren ardura, eta protokoloa aktibatu zuten, bertaratu zirenean.

Lehergaia meategitik kendu eta leku seguru batera eraman zuten, suntsitzeko baimena izan arte. Lehergaia 49 kartutxotan banatuta zegoen, bakoitza 100 gramokoa, hain justu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!