Baso-sute bat egon da bart gauean, Artikutzan

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 4a, 08:34

Bart gauean, baso-sute bat egon da Artikutzan. Sutea itzaltzen pasa dute gaua Nafarroako Suhiltzaileak, eta Goizuetako suhiltzaile boluntarioak.

 

Atzo gauean, ezbehar bat gertatu zen Artikutzan, izan ere, baso-sute bat egon zen. Nafarroako Suhiltzaileak ea Goizuetako Suhiltzaile boluntarioak sutea itzaltzen jardun zuten bart gauean. Momentuz ez dakite zenbat lursail kaltetu dituen suteak. 

Goizuetako suhiltzaile boluntarioetako batek, jakinarazi du, haize indartsua egonez gero, sutea berriro pizteko arriskua dagoela, «gainera, sarbide txarraren ondorioz, kamioiak ezingo du sartu, eta ez dago urik. Horregatik gaur kezkatuta gaude, haize beroa datorrelako, eta horrek sutea berriro indartzea ekarri dezake». Oraindik, Artikutzako guardak bertan jarraitzen dute, eremua zaintzen.  

Argazkia: Goizuetako Suhiltzaile boluntarioak
Argazkia: Goizuetako Suhiltzaile boluntarioak
Argazkia: Goizuetako Suhiltzaile boluntarioak
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!