Martxoaren 8ari begira, lau eguneko plana prestatu dute Goizuetan, etzi hasita

Kronika - Erredakzioa 2021ko mar. 3a, 00:00
Bandera, zapi, kamixeta eta globo morez jantziko dute Goizueta, aurten ere.

'Zootropolis' pelikula jarriko dute ostiralean ganbaran, eta Lilatoi mixtoa eginen dute larunbatean, lau laguneko taldeetan. Horretarako, izena eman behar da, Amaia kafetegian edo emailez, ostiral arratsaldera arte.

Pandemia garai honetan ere, morez jantziko da Goizueta. Eta horretarako, lau eguneko plana prestatu dute, etzi hasita, martxoaren 8ari begira.

Zootropolis pelikula jarriko dute ostiralean, haurrei zuzenduta. Udaletxeko ganbaran izanen da, arratsaldeko 19:00etan hasita. Eta ostiraletik bertatik, leihoak eta balkoiak kolore morez apaintzeko deia luzatu dute.

Larunbatean, berriz, kirole­rako tartea eginen dute. Goizu­e­tara ekarriko dute Lilatoia aur­ten, eta mixtoa izanen da. Horrela, lau laguneko taldeetan banatuko dituzte partehartzaileak, bakoitzak soinean zerbait morea jantzita duela; eta 17:00etan hasiko dute lasterketa, herriko plazan. Parte hartzeko, hori bai, aldez aurretik eman behar da izena, ostiral arratsaldeko 17:00ak arte: Ama­ia kafetegian, edo goizutakoemakume­ak@gmail.com emailean.

Kultur agendan iragarri bezala, helduentzako ipuin kontaketa musikatua izanen da igandean, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko ganbaran: Hego hai­ze­a­ren ipuinak. Lurdes Iriondoren ipuinak dira, eta Amaia Elizagoienek kontatuko ditu.

Eta astelehenean, martxoaren 8an, elkarretaratzea eginen dute 18:00etan plazan. Gainera, Hip-Hop dantza taldearen emanaldia eta zuzeneko musika ere izanen dituzte bertan. Eta noski, egun horretan ere zerbait morea janztea eskatu dute.

Era berean, jarduera guztietan izanen da beharrezkoa, musukoa erabiltzea.

MARTXOAK 8 - EGITARAUA

GOIZUETAN

Martxoak 5, Haurrentzako zinea: Zootropolis, 19:00etan udaletxeko ganbaran.

Martxoak 6, Lilatoi mixtoa, lau laguneko taldeetan. 17:00etan hasiko da, herriko plazan. Izenematea, ostiraleko 17:00ak arte: goizutakoemakumeak@gmail.com edo Amaia kafetegia.

Martxoak 7, Ipuin kontaketa musikatua: Hego haizearen ipuinak. 18:00etan udaletxeko ganbaran, Amaia Elizagoienen eskutik.

Martxoak 8, Elkarretaratzea, 18:00etan plazan. Hip-Hop dantza taldearen emanaldia eta zuzeneko musika izanen dira.


*Jarduera guztietan be­harrezkoa izanen da musukoaren erabilera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!