Umore Ona elkarteak bazkide izateko aukera zabaldu du, eta martxoaren 7ra arte dago horretarako aukera. Halaber, bazkide izateko beharrezkoa da eskaera egiten duen herritar bakoitzak bi bazkideren babesa izatea. Horrez gain, 25 urte baino gehiago dituztenek 510 euro ordaindu beharko dituzte aldi batean edo, bestela, lehen kuotan 70 euroko ordainketa egin eta, gainerako 11etan, berriz, 40 eurokoa. Eta, bestalde, 25 urtetik beherako bazkideen kasuan, aldi bakar batean ordainduz gero, kuota 300 eurokoa da; edo, bestela, hilero eginez gero, 12 txandatan, 25 eurokoa izango da bazkide izateko ordaindu beharreko kuota.