Gizon bat hil da Goizuetan, autoa amildegira erori eta zuhaitzak jota

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 27a, 00:00

Ostegun gauean, Pagotxuri inguruko landa-bide batean izan zuen istripua 81 urteko goizuetarrak.

Ostegun gauean jazo zen ezbeharra, 81 urteko Goizuetako bizilagun bat hil zen, Pagotxuri inguruko landa-bide batean izandako trafiko istripu baten ondorioz, Foruzaingoak jakinarazi zuenaren arabera.

Gaueko 20:55etan, biktimaren semeak abixua eman zuen, desagertu egin zela, eta bilaketa-dispositibo bat jarri zuten martxan. Istripua izan zuen gizona amildegi batean aurkitu zuten herritar batzuek, kotxearekin, bidetik aterata eta bertara erorita; eta zuhaitz haundi bat jota, hilda aurkitu zuten Goizuetako 81 urteko gizona.

Artikutzan ere, beste ezbehar bat gertatu zen
Ostegun goizaldean berriz, beste gizon bat erreskatatu behar izan zuten Goizuetako suhiltzaileek, eta mediku-erizainek, goizeko 05:45ak aldera. Artikutzan, kotxeraekin bidetik atera eta errekara erori zen. Gizona bertatik atera eta ospitalera eraman zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!