Artzandik Nekuko zubira joateko txangoa izanen da etzi, eta gaur da izena emateko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 25a, 00:00
Nekuko zubira irteera eginen dute larunbatean, Artzandik abiatuta.

Arainburu Mendi Taldeak antolatu du larunbateko mendi irteera. Parte hartu nahi duenak gaur du horretarako azken eguna, Estankoan. 

Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak mendi irteera antolatu du, larunbat honetarako. Goizeko 09:30etan abiatuko dira Artzandik, eta Nekuko zubira heltzea izango da parte-hartzaileen jomuga. Denera, 8,2 kilometroko ibilbidea osatuko dute, eta bi ordu edo bi ordu eta erdiko iraupena izango duela kalkulatu dute. 

Adierazi dutenez, 12 laguneko taldeak osatuko dituzte ibilbidea egiteko, eta, gehienez,  36 herritarrentzat dago lekua; horregatik, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Interesa dutenek eta mendi irteeran parte hartu nahi dutenek Goizuetako Estankoan eman dezakete izena.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!