Ainhoa Zabaleta eta Maria Eskudero, azpitxapeldun Nafarroako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 24a, 00:00

Ainhoa Zabaleta eta Maria Eskudero goizuetarrak, azpigaraile gelditu ziren, pasa den asteburuan, Nafarroako binakako nesken 2garren mailako txapelketan.

Pasa den asteburuan, Nafarroako binakako neska nagusiek, esku pilotako bigarren mailako finala jokatu zuten, Labriten. Bertan jokatu zuten Goizuetako Umore Onako Ainhoa Zabaleta eta Maria Eskuderok. Altsasuko Alonso eta Vergararen aurka jokatu zuten goizuetar neskek, baina ez zuten garaile postua lortu. 

Hala ere, Ainhoa Zabaleta eta Maria Eskudero, Nafarroako binakako nesken 2garren mailako txapelketan, azpitxapeldun izan ziren, 22-9 markagailuarekin. 

Umore Ona Elkarteak, zoriondu egin ditu txapelketako parte-hartzaileak, bai txapeldunak, bai eta azpitxapeldunak ere, «egindako lanagatik».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!