Egur loterik ez da izanen, baina haizeak botatako zuhaitzen materiala, aldiz, bai

Kronika - Erredakzioa 2021ko ots. 23a, 00:00

Udalak jakinarazi du aurten ez dela egur loterik izanen, baina haizeak botatako zuhaitzak aprobetxatzeko aukera egonen da. Urtero, garai honetan etxerako egurra aprobetxatzeko loteak eskatzeko epea irekitzen da. Hala ere, aurten ez da eskaintza hori egonen. Dena den, azken haizeteek botatako zuhaitzen materialarekin 15 lote atera daitezkeela aurreikusten da. Beraz, horiek nahi dituenak, izena eman beharko du Udal bulegora deituta: 948 51 40 06. Lote horiek dei-ordenaren arabera esleituko dira, bukatu arte, eta materiala norberak ekarri beharko du dagokion puntutik.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!